Erdiz-eko paraje naturalean egin nahi den magnesita harrobiaren aurrean, kezkaturik agertu da Iratzarri. Aralarren gazteen arabera “Magnesitas de Navarra S.A. (MAGNA) da Baztaneko benetazko arazoa, marketing estrategien atzean ezkutaturik, Erdizeko magnesita harrobi irekiaren proiektuan kaltetu suertatzen diren kolektibo sozialak bere artean aurrez aurre jartzen saiatzen ari delako. Batetik lanpostuak -prekarioak noski- eskainiz, eta bestetik Baztandarren (Nekazariak, mendizaleak, ehiztariak,…) bizi estiloan eraginez.
Iratzarriren usteetan “Ingurumena deuseztatuz dirua egiten duten enpresak dira benetazko arazoa Euskal Herrian. Kaltetutako kolektibo sozialek bat egin beharko lukete Magnaren desagerpena lortu arte, enpresa honen patrimonioa Baztango lanpostuen arazoa konpontzeko erabiliz gainera”, horregaitik larunbat honetarako Elizondon 16:30-tan “Erreferenduma” leloarekin Erdiz Bizirik plataformak deitutako manifestazioarekin bat egiten dugu, herriek erabakitzeko duten eskubidea defendatuz.
10 comentarios por mucho
Deja un comentario
Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>


ba iratzarri astokeri honen kontra badago, ongi legoke aralarren baitan eragitea eta aralar, aldi berean, NABAikoei toke bat ematea. Zeren zapaterok ibarretxeri, herri galdeketa ezetz erran zion moduan, Baztango alkatea (nabai), herritarrei ere ezetz erraten ari baita
Comentario por tuku tuku Noviembre 11, 2007 @ 7:09 pmAlderdi normaletan eztabaidak egoten dira normalean, eta kontrako eta aldeko ikuspuntuak ere. Eztabaida badago, eta seguruenik azkenean dena argituko da. Iratzarrik bere aurkako iritzia harturik du.
Comentario por guk bai guk Diciembre 10, 2007 @ 4:38 pmBa iratzarri astokeri honen kontra badago, ongi legoke aralarren baitan eragitea eta aralar, aldi berean, NABAiko txiringitoan zer ostiatan dabil galdetzea bere bnuruari. Jajajaja
Comentario por Txabito Diciembre 14, 2007 @ 5:59 pmAralarrek nabain zer egiten duen? Nafarroan abertzaletasuna eta ezkerrak aspaldiko hamarkadetan izan duten kredibilitate kuota altuenak lortzen, hasteko.
Comentario por sertutxa Diciembre 19, 2007 @ 9:28 am“jajaja”
Iratzarrik tinkotasunez ari da Aralarren barruan Erdiz Bizirik jarraitzeko. Aizu, galdera oso garrantzitsu bat eginen dizuet tuku-tuku eta txabito: Baztango ANV-ren iritzia ongi dakigu, baina ZEIN DA ESTERIBARREKO ANV-REN IRITZIA ERDIZEKO PROIEKTUARI BURUZ?
Comentario por SAGARRONDO Diciembre 23, 2007 @ 11:21 amIRATZARRI Aralarretik eta Nabaitik kanpo egon beharko litzatekeela pentsatzen baduzue, Baztango ANV-k Anv utzi beharko luke, edo bestela Esteribarreko ANV-k. JAJAJAJAJAJAJAJAJAAJA
Ba kuskoiegu Baztanen nafar ezkertiarren kredibilitatea noraino goratzen duken heldu tuken hauteskundeetan, orduen ageriko duk eskuindarrak zeinen gustora inen ditek ja,ja,ja . Mateik zuek Zapaterok Nafartarrekin egin ziken araberian ari zaretela Baztandarrekin jostetan.
Herriaren borondatea errespetatzen ez dikenak sinesgarritasun guzie galtzen dik hemen eta Sunsunkordan…(Sortu zenetik beti Nabai bozkatu diat, ez nauzue berriz engainatuko)
Comentario por pitiri Enero 7, 2008 @ 9:26 amOraindik argi gelditu ez denez, berriz ere erranen dut: IRATZARRI TINKOTASUNES ARI DA LANEAN ARALARREN BARRUAN ERNIZ DAGOEN BEZALA GELDITZEKO. Pentsatzekoa da nabai barruan eztabaida orain berriz ere piztu dela eta bihotzez nahi dugu proiektua bertan behera gelditzea. ALDERDI GUZTIETAN aldeko eta kontrako iritziak badaude eta azkenengo hauteskundeak erdiz bizirik plataformak berak eskatu zuen alderdi politikoak bere iritzia argi agertzea eta iratzarrik argi eta hozen erran du behin baino gehiagotan: ERDIZ BIZIRIK!!!!
IRATZARRIREN LANA ERAGINA IZAN DU ETA HORTAN SEGITIKO DUGU.
Comentario por SAGARRONDO Enero 13, 2008 @ 3:29 amHori da, Iratzarrik ARGI ETA GARBI esan du proiektuaren aurka eta ERREFERENDUMAREN alde dagoela. EUSKAL HERRIA eta ERDIZ BIZIRIK!
Comentario por Bender Enero 13, 2008 @ 5:29 pmEa ba zuen lanak Aralarren oirtzune duten eta serioki lana iten den jendearen borondatea demokratikoki(pertsona bat boto bat,informazioa eskuratzeko eukera berak denentzat…
errespetatu dadin.
Comentario por pitiri Enero 17, 2008 @ 12:28 pmERDIZ BIZIRIK DOIKE!!!
Comentario por SAGARRONDO Febrero 8, 2008 @ 12:47 pm