Iratzarri Nafarroa


Zentsura mozioa
Abril 14, 2008, 6:00 pm
Archivado en: Aralar, oharrak | Etiquetas: , , , ,

Iratzarri- Aralar Gazteak-ek bere elkartasuna erakutsi dio Barañaingo Alkateari “PSN eta UPNren eskuin muturraren erasoen aurrean”

Aralarreko gazteek euren “babes osoa” erakutsi nahi izan diote, Barañaingo alkate eta Iratzarrikide ohi, Floren Luquiri, “gizarte-eraldaketa, Nafarroako aldaketa politikoa eta ezkerarren alde” lan egin duten kidetzat hartuz. Gazteen arabera, printzipio horiek “zalantzarik gabe, praktikan jarri ditu Barañainen” non, Iratzarriren iritziz “NaBairen gobernu-denbora labur eskas honetan beste politika lantzeko beste modu bat dagoela argi geratu da”. “Hori dena nabarmena izan da, bai hiritarren parte-hartzean, bai gestio- sozial, justu eta gardenean, eta Barañaingo eta Nafarroa osokoa den euskal hizkuntza eta kulturaren aldeko babesaren bitartez.”

Iratzarriren usteetan Nafarroako hirugarren hiriko mozioa “ez da kasualitatea”, eta “boterea berea dela uste duen UPNk gidatutako eraso eta jazarpen estrategia” batean kokatu du, maiatzeko udal hauteskundeetan PSOEren sukurtsalak baino 7 puntu gehiago lortu zituen Nafarroa Bai koalizioaren indarrarekin ahozabalik geratu zen PSNren laguntzaz.

Biei egotzi die “itun eta koalizioan” aritzea, euskaldun eta gorrien kontrako gurutzadan ibiliz” eta lotsagarritzat jo du “bere burua sozialistatzat duen alderdi batek zentsura mozioa aurkeztea eta eskuin muturrari Nafarroako udal garrantzitsuenetako bat oparitzea errepublika egunean”. Iratzarrik deitoratzen du Eskuineko gobernuaren eta bere txotxongilo den PSNren enbite berri honekin, eta mozioa aurrera ateratzen bada, “hiru urte beltz luze datozela herritarrentzako, eta batez ere Barañaingo gazteentzat”. Gazteria ezkertiar independentistaren esanetan, ordea, “hiru bakarrik izango dira, ez gazteriak ez Barañaingo herritarrek ez dutelako nahi udal gobernu zaharkitu, atzerakoi eta ozpindurik nahi, eta horregatik aldaketa iritsiko da, ezkerretik, behar duen gehiengoarekin, Nafarroa Bairekin”.


No hay comentarios por mucho
Deja un comentario



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>