Iratzarri Nafarroa


Respuesta a las JJNN
Ekaina 3, 2010, 3:40 pm
Filed under: Iratzarri

Iratzarri cree que Juventudes Navarras frivoliza con la violencia y obstaculiza la consecución de la Paz

Juventudes Navarresek biolentziarekin arinkeriaz jokatzen duela eta bakerako bidea oztopatzen duela uste du Iratzarrik


Juventudes Navarrasek (JJ.NN) eginiko adierazpenak, zeinetan Patxi Zabaleta, Aralarreko koordinatzaile nagusiari eta NaBaiko bozeramaileari “Bozka eskuka batengatik ETAren terrorismoa bultzatzea”  egozten dioten Juventudes Navarrasek (JJ.NN)  astakeria bat direla uste dugu Nafarroako Iratzarritik alegia, Nafarroako Aralarreko gazte taldetik. Hau dela eta Iratzarritik adierazten dugu Juventudes Navarrasek (JJ.NN)  lan gehiago dutela Bakearen bidean harriak jartzen bere alde lan egiten baino.

Zentzu honetan, Iratzarrik azpimarratu nahi dugu ETAren jardun armatuaren amaiera ordenatu eta duin baten aldeko apustua egiten dugula, uste baitugu hau dela Nafarroak bake iraunkor, irmo eta gizartea pluralean elkarbizitza gizabidezko bateko bidea. Iratzarkideon ustetan, JJ.NN.ren errepresioaren aldeko apustuak ez du bakerik ekarri eta ez du ekarriko.

Ezkerreko erakundetikk JJ.NNren arintasuna azpimarratu nahi dugu, zeinak Patxi Zabaletaren deklarazio batzuk arrazoitzat hartuz Facebooken talde bat sortu duten. Hau guztiak garbi usten duelarik eurek duten hauteskunde irrika eta irrika efektibista, biktimen memoriaren erabilpen zakarra egiten dutelarik, Aralar eta NaBaireiko duten erraietatik datorkien ezinikusia ere azaleratuz eta baita, Bakea lortzeko bidean oztopoak jartzeko egiten dituzten eginahalak.

Hau al da nafarroako gazteriari egin behar dioten ekarpena, Facebookeko talde bat? Iratzarritik Nafarroan ezkerretik eta abertzaletasunetik lan egiteko konpromisoa hartzen dugu. Bakean biziko den Nafarroan gazteok aldaketarako motor izan gaitezkeela aldarrikatzen dugu , zeina plurala izango den eta bere etorkizunaren burujabea.




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.