Iratzarri Nafarroa


ESTAMOS TODOS PREPARADOS?
Urtarrila 20, 2011, 5:44 pm
Filed under: Iratzarri

PREST AL GAUDE DENAK?

Iratzarri tinko eta konprometituta adieratzen da Gernikako Akordioaren printzipioekin. Horregatik, espainiako Estatuari, atxiloketekin amaitzeko exijitzen dio eta Euskal Herri guztiak duela denbora asko eskatzen duen bake egoera lortzeko erraztasunak jartzeko eskatzen dio.

Bake prozesu baten helburua betetzeko ezinbestekoa da alderdi guztien umiltasuna eta mendeku zein garaile izatearen irrika alde batera uztea. Historian zehar ikasi dugun bezala, garaipen militar, polizial edo biolentziak eragindakoak ez ditu zauriak isten, eta argi daukagu Euskal Herria, Espainia eta Frantziako herritarrek nahi duten gatazka amaiera desberdinen arteko dialogo eta ulerkuntza politikoarekin etorriko dela. Hau guztiagatik, hegoalde osoan demokraziaren aurka eta sistematikoki ematen ari diren atxiloketak salatzen ditugu, hauek gatazkaren alderdi baten menpekotasuna ahalbidetzen dutelako eta hau ez delako gizarteak nahi duen bidea. Azkeneko atxiloketa hauek zalantzan jartzen dute espainiako Gobernuak bake egoera emateko duen nahia eta ez da berri on bat. Atzo baino hobeto gaude? Ez, Rubalcaba jauna. Eta hori ere ez da amaiera, ezta ere berria.

Borondatea eta konplizitatea behar ditugu bi aldetatik, ETA eta espainiako Gobernuaren aldetik biktima guztien errekonozimendua behar dugu. Hau ez da gizartea jasotzen ari dena eta erlojua guztien aurka aurrera doa. Ez bakarrik IAOtik, Gobenuak trasladatu nahi duen bezala. Euskal Herriak bakea behar du normalizazio politikorantz joateko eta lehenbailehen behar du, Iratzarritik egoeraren araberako  mailan egotea eskatzen du, bestelako kalkulu guztien gainetik.

Aurreko guztiagatik eta Gernikako Akordioarekiko dugun konpromezuagatik, Iratzarri larunbatean izango den Iruñako manifestaziora gehitzen da. Atxiloketen aurka gaude eta prozesuaren alde. Larunbateko manifestazioa azkeneko ekintzen aurkako zerbait izan behar duela uste dugu eta Euskal Herriaren bakerantz bultzada bat.

 

Hibai Baskones Llano

 

Nafarroako Iratzarriren Koordinatzailea




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.