AHTrik ez, No al TAV
Hasi da Gelditour! Comienza el Gelditour
Nafarroako Iratzarrik, berriro ere, bere Tren sozialaren aldeko eta AHTren aurkako jarrera erakutsi nahi du, eta Gelditour-en izango diren ekitaldi eta eztabaidetan parte hartzeko deia egiten die Nafarroako gazteei.
Iratzarri Nafarroa, quiere mostrar de nuevo su postura a favor del Tren social y en contra del Tren de Alta Velocidad, y hace un llamamiento a participar en los actos y debates sobre el TAV que se celebraran den el Gelditour.
Kortes: Maiatzak 4
Tutera: Maiatzak 5
Iruñea: Maiatzak 10
http://euskaltube.com/play.php?vid=1771
Larunbatean Elizondora. Erdiz Bizirik!
Erdiz-eko paraje naturalean egin nahi den magnesita harrobiaren aurrean, kezkaturik agertu da Iratzarri. Aralarren gazteen arabera “Magnesitas de Navarra S.A. (MAGNA) da Baztaneko benetazko arazoa, marketing estrategien atzean ezkutaturik, Erdizeko magnesita harrobi irekiaren proiektuan kaltetu suertatzen diren kolektibo sozialak bere artean aurrez aurre jartzen saiatzen ari delako. Batetik lanpostuak -prekarioak noski- eskainiz, eta bestetik Baztandarren (Nekazariak, mendizaleak, ehiztariak,…) bizi estiloan eraginez.
Iratzarriren usteetan “Ingurumena deuseztatuz dirua egiten duten enpresak dira benetazko arazoa Euskal Herrian. Kaltetutako kolektibo sozialek bat egin beharko lukete Magnaren desagerpena lortu arte, enpresa honen patrimonioa Baztango lanpostuen arazoa konpontzeko erabiliz gainera”, horregaitik larunbat honetarako Elizondon 16:30-tan “Erreferenduma” leloarekin Erdiz Bizirik plataformak deitutako manifestazioarekin bat egiten dugu, herriek erabakitzeko duten eskubidea defendatuz.